EMAKUMEA ETA PILOTA

Iera Agirre eta Natale Aranburu pilotariek ikuspegi positibo bat ematen dute emakume eta pilotari izatearen inguruan. Etorkizuna oparoa da, gauzak aldatzen ari dira. Oraindik lana dago egiteko, baina bidea argi dute: pilota eskoletan lan asko egitea harrobia geroz eta handiagoa izan dadin. Gazteenek ere lagundu dezakete txikienei kirol honetaz gozatzera animatuz eta, horrela, kirol honetan bidea urratuz.