PROIEKTUA EZAGUTU

Euroeskualdeak finantzatutako eta “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako proiektu bat. Euskal Herriko Pilota Konfederazioa, bazkide nagusi gisa, Ikas Pilota eta Labrit Multimedia proiektuaren eragile nagusiak dira.

Proiektuak EUSKAL PILOTAREN AGIRI ETA MATERIALEN ARTXIBATEGI DIGITAL NAGUSIA osatzea du helburu nagusia, honako helburu partzial hauekin:

-Federazioek, erakunde eta kirol elkarteek antolatutako txapelketen urteko artxibo dokumentala sortu eta kudeatu.

-Artxibategi orokorra eta frontoien mapa interaktiboa sortu eta kudeatu.

-Material egileen mapa interaktibo bat sortu eta kudeatu.

-Pilotari nabarien artxibategi digitala sortzea eta kudeatzea. Euskal Pilotaren historian emakumearen rola islatzea.

-Euskal Pilotaren artxibategi digitalaren emaitzak zabaltzeko prozesua sozializatu.

-Euskal Pilotaren artxibategi digitalaren antolaketa eta kudeaketa sistema ezartzea.

Eguneratzeko hainbat urte beharko dituen tamaina handiko erronka baten aurrean gaude eta horrela bilketa esparruei dagokien informazio posible guztia jaso ahal izatea.

Egin beharreko fase edo ekintzak aztertzen baditugu, Euskal pilotaren txapelketa nagusien 200, frontoien 100, material egileen 20 eta pilotarien 100 fitxak 2024ko martxora arte bilduko dira. Lehen fase honetan bilketa geografikoko eremua Euroeskualdera mugatuko da. Material hau guztia web orri honetan kokatuko da eta 2024ko uztailera arte egingo diren ekitaldi eta aurkezpen solasaldiekin batera, “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako fase honi amaiera emango dio.